ZER EGIN

Bidai-agentzia bat dugu zure egonaldia antolatzeko: aireportura eta aireportutik garraioa, sagardotegietara irteerak, museoen eta upategien bisitak… Eskatu gure eskaintza eta ahaztu autoaz!

GASTRONOMIA

Pintxoak, Sagardotegiak, Txakolina eta Idiazabal Gaztak

Jarri harremanetan informazio gehiago lortzeko

ARABAKO ERRIOXA

Laguardiara irteera, bazkaria eta ardo-dastaketak

Jarri harremanetan informazio gehiago lortzeko

ITSASERTZEKO HERRIAK

Zarautz, Getaria, Zumaia, Hondarribia, Pasaia

Jarri harremanetan informazio gehiago lortzeko

KIROLA

Kirolzalea zara? Hiria ondo ezagutzen dugu eta zure gustuetara egokitutako planak eskain ditzakegu: mendi-ibilaldiak, korrika, surfa, bela, nabigazioa… Esaguzu zer bilatzen duzun eta zure neurrira prestatuko dugu.

GASTRONOMIA

Jan, edan eta hiria ezagutzen ibiltzea nahiago duzu? Bisitatzeko eta ezagutzeko toki dibertigarri eta berezien zerrenda bat daukagu. Gure gogokoenak dira!

MUSEOAK

Museo dibertigarri, historiko eta artistikoetan interesa duzu? Honi buruz ere badakigu, eta eguraldi euritsuarekin egiteko plan bikaina da.

DONOSTIALDEA

Agian gure kostaldeko herriak ezagutu nahi dituzu, Zumaia eta Flysha edo Hondarribi eta Iparraldeko kostaldea? edo barnekaldeko paisaiak bere mendi, baserri eta ikuspegi berdearekin ikuskatzea nahiago duzu?

Zorionez ezagutzeko eta bisitatzeko eremu eder eta atseginez beteriko eskualde txiki bat gara.

Galdetu eta egonaldi ahaztezina prestatzen lagunduko dizugu. Ziur gaude gure lurretako iskin erakargarriak ezagutzen jarraitzeko bidaia errepikatu nahiko duzula.

Gogora dezazuten, Bilbo eta Guggenheim, Gasteiz eta Errioxako ardotegiak, Iruña eta San Ferminak, Baiona – Biarritz eta Frantziako Landak eta beste hainbat toki, … gure hiri ederretik 60 minutura daudela!

Dena gertu dago eta dena ederra da. Ondo antolatzea eta zure denbora aprobetxatzea da kontua!

Icono teléfono
Icono Whatsapp
Icono Telegram