Recepción

ZERBITZUAK

Etxean bezala, edo hobeto, sentitu zaitezten nahi dugu. Hau dela eta, zuen eskura behar duzuen guztia jartzen dugu zuen egonaldian gozatzeaz gain.

Bezeroentzat

Icono de desayuno

GOSARI

Eskeintza anitzeko txoko ugari dugu inguruan gosari ederraz goza dezazun, galdegiguzu!

Icono de osito de peluche

Umezaintza

Zure bikotearekin bazkaltzera/afaltzera joan nahi dezu? Ez dakizu aurrak norekin utzi? Ez zaitez arduratu, umezaintza zerbitzua eskeintzen baitugu. Goza ezazu gure iriaz inolako ardurarik gabe!

Icono de aseo

BAINUGELA
PRIBATUA

Logela bakoitzak bainugela pribatua du: dutxa (zure azalarentzat egokia den temperatura aukeratzeko aukera ematen duen txorrota termostatikoarekin), komuna, konketa eta ile-lehorgailua.

Icono de wifi

DOHAINEKO
WIFI/LAN

300mbko zuntz optikoa dugu, beraz, LAN edo wifiren bidez abiadura maximoko konexioarekin kontatzen dugu.

Icono de limpieza

EGUNEROKO
GARBIKETA

Nahiz eta legeak ez duen eguneroko garbiketa zerbitzua derrigortzen, guretzako garbiketa zerbitzua egunerokoa eta sakona izatea ezinbestekoa da.

Icono de seguridad

SARRAILA
ELEKTRIKOAK

Ateek, euskal enpresa, Salto Systems-en txartel bidezko sarraila sistema elektrikoak dituzte. Bluetooth, NFC, HID, MIFARE – DESFIRE teknologiarekin, segurtasun eta erosotasun maximoa bermatuz.

Icono de climatizador

KLIMATIZAZIOA

Hotz / bero eta hezezgailua
Logela bakoitzak bere DAIKIN klimatizatzailea du zure egonaldia ahalik eta erosoena izan dadin.

Icono de caja fuerte

KUTXA
GOGORRA

Logela bakoitzak Kutxa gogor bat du, zaindu nahi dituzun agiri edo objektuak bertan gordetzeko (tamainu ertaineko Tablet bat gordetzeko modukoa gaitasuna du).

Icono de recepcionista

HARRERA-GUNEA

Zure egonaldia ahalik eta atseginena izateko ekintza, proiektu eta produktu desberdinak proposatzeko arreta pertsonalizatua errazten dizugu, beti adiskidetasuna eskainiz.

Ordutegi zabal batean zehar behar duzuen arreta eskeini ahalko dizuegu. Eta egoerak behar izanez gero, beti egongo gara telefonoaren beste aldean. Beti zurekin!

Icono de parking

AUTO ETA BIZIKLETENTZAKO
PARKINA

Atotxa Rooms-etik oinez bi minututara autoentzako bi parkin daude: “Parking Estacion” eta “Atotxa Parking” – azken honekin elkarlan hitzarmen bat daukagu, gure bezeroek eguneko tarifan deskontu berezi bat daukatelarik.

Bizikletaz bazatoz, Autobus Geltokian, Atotxa Rooms-etik oinez bi minutura, bizikletentzako parkin bat dago prezio onean.

Nahi izanez gero Donostiak, hiriko puntu desberdinetan, mailegu zerbitzuko bizikletak ditu. Horietako geltoki puntu bat bi minututara dugu, Frantziako ibilbideko informazio eta turismoko bulegoaren alboan. Harrera-gunean behar duzuen informazioa erraztuko dizuegu.

Icono de equipaje

KONTSIGNA

Goiz iristen bazara eta zure gela ez badago prest, lasai egon, “check-in”a egin eta zure ekipajea gorde dezakegu hiriaz gozatzera joan zaitezen. Logela prest egon bezain laster, itzultzen zarenerako zure ekipajea bertan utziko dugu. Halaber, behin “check-out”a egin ondoren, azken momentuetaz gozatu nahi baduzu zure ekipajea gorde ahal dugu.

Icono de TV

Smart TV 43″

Jakina da ez zarela gure hirira telebista ikustera etorri, baina nahi izan ezkero, jakin dezazu azken teknologia dugula. Zure mugikor edo tabletetik edozein programa bateratu ahalko duzu eta egonaldia lasai pausatu.

Komunitatearentzat

Icono de accesibilidad

IRISGARRITASUNA

Gure bezeroentzat sarrera esklusiboa daukagu behe solairutik eta ostatu beraren igogailua partikularra geletako solairura igo eta jaitsi ahal izateko. Hau guztia inongo oztopo arkitektonikorik gabe eta Irisgarritasun eta segurtasun azken araudiak betez.

“Adinekoekin lagunkoi” programaren partaide gisan, mugikortasunaren galerarekin eta ikusmen eta entzumenaren murrizketarekin sentsibilizatuak gaudenez, gure istalazioak zailtasun ezberdinak dituzten pertsonen egonaldia errazagoa eta atseginagoa izan dadin egokitu dira:

MUGIKORTASUNA

Bete dadin, lurzoruan maila aldaketa oro sahiestu da, malda eta eskailerarik gabe, bezeroentzako igogailu esklusiboa dugu (140 zm x 110 zm), ate zabalak (90zm) eta espazio irekiak dauzkagu, ez daukagu ibiltzean eragotziko diguten tapiz edo materialik eta ostatu barruan zein kanpoan bezeroentzako aulki eta jarlekuak dauzkagu.

IKUSMENA

Gure argiztapenaren zatirik handiena naturala da. Beirate handi, ongi argiztaturiko eremu, kolore kontrastatu eta sansserif idazkerak irakurketa erraztuz.

ENTZUMENA

Desgaitasuna duten pertsonentzako prestaturiko gelak abisu akustikoak sortzen dituen gailua du bainugelan. Honetaz gain, ez daukagu girotze musikarik girotzeko eta SMART TV-ek bolumena mugatua dute beste gelekiko interferentziak ekiditeko. Horma, zapai, zoru eta ateak erabat intsonorizatuak dauzkagu akustikoki, leihoek beira bikoitza dute eta klimatizazio teknologia puntakoa dugu.