Fotografía del monumento de besterrechea

ZER EGIN

Gure hiria eta ingurunea maite ditugu eta zure bisitak pozten gaitu, beraz utz diezaiguzu plan ezberdinak eskeintzen:

Kirola egitea gustoko duzu? Hiria ezagutzen dugunez, edozein plan daukagu zuretzat, korrika egitetik, belauntzi, surf, nabegazio, ibilaldi… esaiguzu zeren bila zabiltzan eta zure desiren araberako plana antolatuko dizugu.

Edo hiria ezagutuz paseatzea, jatea eta edatea nahiago duzu? Bisitatu eta ezagutu ditzazkezun gune eta leku berezi eta atseginen zerrenda bat daukagu. Gure gustokoenak dira!

Museo alaiak, artistikoak edo historikoak bisitatu nahi? Honetaz ere badakigu eta egun euritxuetarako plan bikaina da.

Agian gure kostaldeko herriak ezagutu nahi dituzu, Zumaia eta Flysha edo Hondarribi eta kostalde frantsesa? edo barnekaldeko paisaiak bere mendi, baserri eta ikuspegi berdearekin ikuskatzea nahiago duzu?

Ikuskizunez beteriko antzerki, kontzertu, zinema… gaueko plan bat nahiago alduzu?

Zorionez ezagutzeko eta bisitatzeko eremu eder eta atseginez beteriko eskualde txiki bat gara.

Galdetu eta egonaldi ahaztezina prestatzen lagunduko dizugu. Ziur gaude gure lurretako iskin erakargarriak ezagutzen jarraitzeko bidaia errepikatu nahiko duzula.

Gogora dezazuten, Bilbo eta Guggenheim, Gasteiz eta Errioxako ardotegiak, Iruña eta San Ferminak, Baiona – Biarritz eta Frantziako Landak eta beste hainbat toki, … gure hiri ederretik 60 minutura daudela!

Dena dago gertu eta guztia da ederra. Koska ongi antolatzean eta denbora erabat aprobetxatzean dago!